lunes, 13 de diciembre de 2010

Denontzako Makrobiotika AKATSAK

Beno lagunak,

Lehenik eta behin mila esler zuen harreragatik eta liburua erosteagatik. Hala ere azkenorduko presak eta egoera pertsonalak bultzatuta nahi ez genituen akats batzuk liburuan daudela ohartu gara. Hauek dira:

-Elikadura makrobiotikoan fruitu lehorrak a.s. esaten du eta ez a.p. ( asteko pertsonako ) da.

-61. orrialdean jaiotzetiko jing-a gure kondizioa dela dio, eta ez, gure KONSTITUZIOA DA.

-166. orrian beratzen jarri duzuen alga miso zopa egiterakoan ez ahaztu botatzea eta kozinatzea.

-190. orrialdea. Konturatuko zaretenez lasañaren errezetako azkeneko parrafoan " nola montatu " osagai bat bitan faltatulp zaizue eta hitz-osagai hau BEXAMELA da.

-224. orriandean ongailu azidoak dio eta hal ba baina baita ere GAZIAK, PIKANTEAK ETA GAZI GOZOAK daude.

Barkatu eta mila esker berriro ere.
Zerbait behra ezkero galde ezazue lasai.

Ongi izan eta zoriontsu bizi

Egoitz

Laster arte aita


Abenduaren 4 ean agur esan zigun Martinek. Sinezgaitza den une honetan oraindik bero diraute berarekin bizitutako lau hilabete gogor baina polit hauek. Azkenean abuztuaren 7ko goizak konfirmatu zizkigun hainbestetan izandako beldurrak, kezkak eta zalantzak. Beldurrak berriro ere agerian utzi zuen pertsona baten patuan izan dezakeen eragina. Krudela, baina hala da. Gure aurrean biluzten denean ez dago konpasiorik, ez dago lotsarik, atzera bueltarik ez. Hala ere, zu, aitatxo, aurre egin zenion eta nola gainera. Familiaren laguntzaz aurre egin zenion eta nahiz eta zure haragia azkenean irentsi, salbu joan zinen, garbi. Askok ez dute hau ulertuko, baino ez dio axola, zuk eta nik bai. Konfeziozko gau horiek behar genuen ahalmen eta indarra eman ziguten. Azkenean beldurrari irabazi zenion. Azkenean txikitan bizi izan ez zenuen haurtzaroa bizi ahal izan zenuen, maitasunez beteta, lasaitasunez. Zuk eraikitakoak babestu zituzten, zure seme-alabak, hilobak, emazteak eta beste guztiak. Izugarrizko lezioa eman diguzu, eta bai ikasi ere. Azkenean lasai joan zinen, baino haserre, behin karga kenduta eztia dastatzeko gogo gehiago zenuelako, baina ezin izan zuen. Zure gorputza kolpatuta zegoen, larriki gainera. Zure adorea, maitasuna, konpasioa eta ausardia gure oroimenetan grabatuta geratu ziren, betirako.
Zailena, zure hutsa betetzea da orain, hori bai dela gogorra. Nahiz eta esan beharreko guztiak esan, nahiz eta musu eta besarkada guztiak zure gorputzean utzi, zaila da zu gabe egoeta aita. Kontsolamendu bakarra buruan ditudan zure hitzak dira eta hauek betetzeko nahia, nahia eta beharra. Kontsolamendu bakarra da ni ere noizbait joango naizela jakitea eta, heriotzaren zai ari zinela, eta eskatu nizun bezala, nire momentua iristean, zu nire bila etortzea.

Horregatik, aita, laster arte

domingo, 5 de diciembre de 2010

"DENONTZAKO MAKROBIOTIKA" liburuaren aurkezpena Durangoko azokan.


Gaur Durangon aukeztu dugu Makrobiotikaren inguruan euskaraz idatzi den lehenengo liburua. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
Mila esker, Egoitz.