Biodecodificación/Espagiria/Makrobiotika/Acupuntura Japonesa/ Zhang Zhuan Chi-kung - Biodekodifikazioa/Espagiria/Makrobiotika Acupuntura Japoniarra/ Zhang Zhuan Chi-kung Contacto-Harremanak kontsultetarako: Orbela Lasarte 943.36.64.47 Kristina Belardenda. Donostia. 943425762 Lekunberri. Oztegin 19 635706920 Zarautz Blai-Blai Herboristeria 607193144
miércoles, 13 de junio de 2012
Ilusioa
Orain dela egun batzuk nire barnean aldaketak zetozela nabaritzen nuen, hala adierazi nion Tinari. Sentzazio hauek jarraitzen dute, baina ez naute kezkatzen. Aitzinean urduri egongo nitzen edo ziurrenik ez nintzen ohartu ere egingo, baina lan mordoa egin dudala badakit eta fruituak ere jasotzen ditut noizbehinka. Datorren aldaketa ez dakit onerako edo txarrerako den, baina nik beti uste dut gauzak onerako direla, beraz, pazientziz itxoin eta begiak ondo irekita itxoitea besterik ez dut.
Egun hauek gazi-goxoak izan dira. Lan asko, poza eta tristura, momentu atseginak eta desatseginak, lasaiak eta mugituak, erosoak eta deserosoak, baina egunak pasa hala, behelainoa eguzki izpiei lekua utzen dien heinean, poza eta ilusioa besterik ez ditut somatzen. Horrelakoa da bizitza.
Ilusioa dut aita izan behar naizelako. Maddi aspaldiko ilusioa delako. Erronka bat izan daiteke, bai Anerentzat eta baita niretzat, baina atseginez hartu duguna. Gure maitasuna eta adiskidetasuna aurrera dihoaz, egunetik egunera indartzen, hobetzen, ikasten, konpartitzen, eta laster Maddi izango dugu bizitzaren ilusioa elkarrekin konpartitzeko.
Ohartu naiz askotan amorruz idazten dudala. Ohartuz naiz haserreak askotan itxutuarazten nauela. Ohartu naiz horrela ezin dudala jarraitu eta dena besteei esker izan da. Inguruko jendeak esandakoa berriro nire bizitzan geldialdi eta erreflexio bat egitera bultzatu naute, eta eskerrak ematen dizkizuet horregatik.
Ilusioz bizi nahi dut, maitasunez eta ez amorruz. Honekin ez dut esan nahi amorrua nire bizitzagatik aldegingo duela, ez, baina bai beste modu batean bideratu behar dudala. Kostatzen zait esaten didatena barneratzea, batez ere gustoko ez dudanean, baina egunak pasa hala, nire Egoa lasaitzen joaten den heinean, hotz pentsatuta gauzak barneratzen joaten naiz. Ez dakit modu egokiena den, azkarrago egin nezakeen, baina nik denbora behar izaten dut.
Horregatik ilusioz idaztea pentsatu dut. Ilusionatuta nagoelako. Maddi eta gainera Tinarekin murgildu naizen proeiktuak ilusionatzen naute. Proeiktu handia, gure ametsa. Azkenean gure espazioa izango dugu gure hazia erein eta zabaltzeko. Azkenean Euskal Eskola Makrobiotikoak jatetxea, taberna, eskola, kontsultak eta beste hainbat jarduera aurrera eramateko espazio bikaina izango du.
Gainera, gaur oso pozik sentitzen naiz. Eguna lainotuta hasi da niretzat. Nire ingurunea hodei beltz eta astunez beteta zegoen, baina eguna aurrera joan hala alaitasunak, pozak eta ilusioak besarkatu naute. Gauez lagun zahar baten deiak ere izugarri poztu nau, Jon Elizalde ( gaur egun Jon Trombon bezala ezaguna ). Ilusioa handia egin dit bere ahotsa eta bere zorionak entzutea. Bapatean denboraren makinan atzera joan naiz eta gaztaroko garaietan murgildu naiz. Denbora azkar dihoa aurrera, baina barruko gauzak sendo diraute. Jon inoiz ezagutu dudan pertsonarik azkarrenetarikoa da, gaitasun itzelekoa, artista sena handiakoa gainera. Laster elkar egonen gara berriro hitzegiten, gutaz, gure bizitzaz, gaztaroaz eta hainbat gauzetaz. Ilusioz beteta nago, irrikitan egun hori iristeko. Beste lagun guztiak etorri zaizkit ere burura eta maitasun osoz gogoratu ditut.
Ilusioak argia ekartzen du eta argiak bizitza. Ilusiorik gabe argia itzaki egiten da eta argirik gabe bizitza, beraz, ilusioa mantendu, gorago edo beherago, baina mantendu.
Besarkada bat
Egoitz
Suscribirse a:
Entradas (Atom)