jueves, 24 de marzo de 2011

Norberak jartzen ditu mugak

Urteak daramazkit makrobiotika praktikatzen. Orain, lanbide dut ere. Gustokoa dut oso. Bere ideiak, elikadura, medikuntza, filosofia, fundamentuak... Baina gustoken dudan gauza bat bere askatasuna da. Urteen poderioz konturatu naiz bakoitzak eraikitzen dugula gure makrobiotika. Makrobiotikoki bizi garenak, edo behintzat printzipio eta idei komun batzuk ditugunak, bizitza eta helburu ezberdinak ditugu. Honek, bakoitzak makrobiotika bere bizitzara moldatzera eragiten dugu eta, aldiberean, aberastasuna dakar. Hau egiteko gai direnak benetan indartsuak dira, nire ustez, benetako makrobiotikoak. Oshawa, makrobiotikaren aita deitzen dena,lan ikaragarria egin zuen makrobiotika eraikitzen eta zabaltzen. Baino berak bere makrobiotika egin zuen, bere bizitza eta ilusioetara egokitua, beraz, errespetua zor diogu eta ezin dugu gure bizitza bere ideiengatik gidatua izatea utzi. Bere ideiak inspiraziorako balio behar digute, eta gure esku dago makrobiotika garatzen joatea. Ni ziur naiz, Oshawa, zen modukoa izanda, gaur egun gauza asko aldatuko zituela, bizitza hori baita, etengabeko aldaketa.
Kontsultetan ikusi dezaket zein ezberdinak garen denak. Askori antzeko elikadura eta bizitza estilo gomendioak bidaltzen dizkiet baina bakoitzak gero ze interpretazio eta zein erabilera ematen dion zeharo ezberdinak dira, nahiz eta helburua berdina izan, hobekuntza eta ahal bada maila guztietan. Batzuetan erremdio sinple batekin aldaketa handiak sortzen laguntzen dugu, beste batzuetan orain dela gutxi esan zidaten bezala hitz edo esaldi konkretu batekin nahikoa izaten da aldaketa positibo bat bultzatzeko eta askotan janaria baina poteretsuagoa gainera. Geroz eta argiago daukat elikadura herramenta bat dela, osasuntsu egoteko baina baita gure garapenerako ere. Baina kontuz, honek lagundu gaitzake edo baldintzatu ere. Argi daukat elikadura dena ez dela eta beste gauza asko landu behar ditugula, maila emozionala eta espirituala kasu. Elikadurak daukan poterea edo mugak norberak jartzen ditu. Askotan galdetzen didate - Zer da garrantzitsuagoa elikadura hala maila emozionala?- eta nik beste galdera batekin erantzuten dut -Zer da garrantzitsuagoa maila emozionala edo elikadura?- Erantzuna oso erlatiboa da, pertsonaren eta momentuaren araberakoa. Argi dago elikadura osasuntsu bat onura duela guztiontzako, bai fisikoki eta baita mentalki eta espiritualki ere, eta argi dago maila mentala, emozionala eta espirituala lantzen baditugu onura fisikoak izango ditugula, beraz...? Ba maila guztiak egunerokoan landu behar ditugula. Bata bestearen parte dira, osotasun bat. Egun batzuetan bati besteari baina garrantzi gehiago emango diogu, hurrengoan alderantziz eta horrela etengabe. Gakoa zoriontsua izatea da, eta zoriontsunaren bidean eskura ditugun herramintak erabiltzea.
Nire elikadura makrobiotikoa da, zereal integralak, barazkiak, lekariak, haziak, frutak, fruituak, arraia, algak, etab... egunerokotasunean hauek jaten ditut, baina noizbehinka bizkotxoak, gailetak, bokadilorenbat, garagardorenbat. Nik jartzen ditut mugak noiz, nola, zenbat eta norekin. Nahiko kontzientiza hartu dut nire gorputzaz, nire mugetaz eta niretzako kaltegarria eta onuragarria zer denaz. Horregatik sendo eta ongi aurkitzen naiz. Honek esan nahi du inoiz ez naizela gaixotuko? Ba ez, baina gaixotzearei ere ez doit beldurrik. Gaixotzen hasten naizenean askotan ere nabaritzen dut eta orduan atsedena, janari sinpleagoa, erremediorenbat, moxabustiona, arnasketa eta makrobiotikak eman dizkidan beste herramentak erabiltzen ditut, horregatik sentitzen naiz aske eta sendo. Atzerrira bidaiatzen dut eta janarria ez da oztopo, kalera ateratzeko ere ez. Baina hau ez da beti horrela izan. Hasierako urteetan janaria bai zen oztopo. Nire bizitza janariaren inguruan ematen nuen. Nonbaitera joan behar banintz janari egokia egongo ote zen pentsatzen nuen, menuak perfektoak izan behar ziren, haue ezin da jan hau bai, hau ez hau bai, eta horrela egunero. Baina kontzientzia lantzeak beste ikuspuntu batzuk garatzea lagundu ninduen, hori bidearen hasiera besterik ez zela ikusi nuen, bide txiki eta mugatua baina gero ate zabal eta amaigabe batetara zuzendu ninduena. Orduan, hau ulertzean nire kateak ahutsi eta ahultasuna indar bilakatu zen, makrobiotika ulertu nuen. Eta honekin zer lortu nuen? Ba nire bidea egitea, osasuntsu egotea, aske sentitzea eta indartsu, gora beherekin noski, baina indartsu eta batez ere aske. Aske bidaiatzeko, maitatzeko, gozatzeko, baldintzarik eta mugarik gabe.
Horregatik gomendatzen dizuet bakoitzak zuen makrobiotika eraikitzea, oinarri batetik abiatuta bai, denok erreferentzia bat behar dugulako, baina bakoitzak bere bidea eginez. Baldintzatuak aurkitzen zaretenean edo askatsun falta somatzen duzutenean, atzera egin edo bidea aldatu. Beldurrik gabe, aurreiritzirik gabe, horrelak eraikitzen da makrobiotika, non-credoa aplikatzen.

Besarkada bat

Egoitz

1 comentario:

  1. kaixo egoitz, zalantza bat daukagu azken oporretako bidaian gertatutakoa ikusita; menuak perfektuak izatetik oso urruti zeuden gure hotelean eta galduta, kezkatuta, ibili gara jateko orduan. Aste bete kalitate txarreko janariaz elikatzeagatik ez da ezer gertatzen, baina zer egiten duzu kasu hauetan?

    ResponderEliminar