Argi dago bizirik irauteko elikatu behar garela, baina berdinak al dira elikatzea eta jatea? Nire ustez ez!
Jaten dugunean janaria erabiltzen dugu, eta jana ahora eramaten duguna eta, momentuz, hiltzen ez gaituena izango litzateke. Adibidez, fast food delakoa, edari gozagarriak, janari industriala, etab...
Elikatzen garenean kontzientziaz aukeratutako elikagaiak aukeratzen ditugu, gure maila fisikoa, energetikoa, mentala, emozionaila eta espirituala elikatuko dutenak. Hauek kalitatezko jakiak, besarkadak hitz goxoak, pentsamendu positiboak eta beste asko dira.
Gaur egun gehiegi jaten dugu eta hau ez da batere ona ez guretzako eta ez besteentzat ere. Jaten dugunean hauxe lortzen dugu:
1.Osasun eskasa.
2.Arazo Mental eta emozionalak.
3.Garapen espirutual eskasa.
5.Herrietako bizitza akabatzen dugu.
6.Deforestazioa, kutsadura eta gosea bultzatzen ditugu.
7.Jendea heriotzera eramaten dugu.
8.Dirua galtzen dugu.
Hauek eta beste gauza asko lortzen ditugu jaterakoan. Bai, sabela bete betea izanen dugu eta momentu batez ( motza gehienetan ) plazerra eta lasaitasuna lortuko ditugu baina ba al dakizue; jaten dugunean, sortzen ditugun ondorioak zeintzuk diren? Datu argiagoak botako ditut: MIFR-aren arabera Amazoniako desorestazioaren %80 aren erruduna haragi kontsumoa da, ONU-ren arabera europar bakoitzak urtero 95 kilo janari botazen ditu eta estatu batuar bakoitzak 115, PMA-aren arabera munduan 1.000 miloi pertsona desnutrizioan bizi dira eta egunero milaka pertsona gosez hiltzen dira, etab...
Datuak jarri eta jarri egon gintezke, baina azaldutakoekin nahiko dela uste dut.
Askotan mundu hobe bat lortzeko zer egin dezakegun galdetzen diogu gure buruari, beste batzuk aldaezina dela diote. Ba jaun andreok, uste baina gehiago egin dezakegu. Gure elikadura aldatuta bakarrik, hau da, konzienteki elikatuz dena konpondu ez baina asko egin genezake. Konzienteki elikatuz munduko gosearekin bukatuko genuke, desforestazio maila izugarri jaitsiko zen, gure itsaso eta lurrak kutsadura gutxiago izango zituzten, osasun gehiago izango genuen, beraz diru gutxiago gastatu beharko genueke eta hobe biziko ginateke, dirua hobe banatuko zen eta gure auzo eta herrietan giro ederragoa sortuko genuke natura eta ingurunea hobe zaintzen genituen bitartean.
Hasieran kostatu egiten da, baina pena merezi du, ELIKATU ZAITEZ ETA UTZI JATEARI.
No hay comentarios:
Publicar un comentario