viernes, 24 de septiembre de 2010

Euskal Eskola Makrobiotikoa

Martxan da Euskal Eskola Makrobiotikoa. Eskola hau ni neu eta Tina Asensiok sortutako eskola da. Gure helburu nagusia jendeari garapen pertsonalerako herraminta bat luzateza da, eta ez elikadura soil bat, makrobiotika hau baino askoz gehiago da. Hasiera guztietan bezala gure ilusio eta indarrak handiak dira baina gauzak ahalik eta hoberen egiteko pixkana-pixkanaka hasiko gara, udaberriko kimuak bezala gero landare sendo eta emankor bat sortzeko. Guk hasitako prioektu honetan jendeak ateak zabalik izango ditu eta espero dugu beste talde batzuekin elkarlanean aritzeko aukera izatea ere.
Argi duguna da beste gizarte eredu bat bultzatu behar dela, jendea zoriontsu eta aske izateko. Horretarako lanak, proiektuak eta jende arteko batasuna beharrezkoak dira, ezberdintasunak ezbedintasun. Banatzen gaituena alde batetara utziz eta elkartzen gaituenagatik borrokatuz.
Honetarako guk gure hazitxoa jarriko dugu eta beste haziak ere ongi etorriak izanen dira.
Beraz, laster arte eta zoriontsu bizi

Euskal Eskola Makrobiotikoa