martes, 1 de marzo de 2011

Pasioak gauza asko lor ditzake

Gaur Noainen egon naiz, bertan antolatzen zen lorezaintza ekologikoko ikastaroa batean. Loraenea izeneko bioeraikuntzako etxe polit batean da ikastaroa. Bertan Mikel Baztan izan dugu irakasle. Gaurko klasea guztiz teorikoa izan da eta Noaingo herrian lorezaintzatik hasita egiten ari diren proiektua eta lortu dituzten gauzak azaldu dizkugu. Egia esan oso gustokoa izan dut. Pasioa, gogoa eta ilusio trasmititzen duen pertsona da, batez ere lortutako helburuak azaltzen dituenean. Noaingo herrian erabiltzen duten lorezaintza guztia ekoligokoa izatea lortu dute. Pixkanaka hasi ziren duela 14 urte, baina azkenean herri osoko mantenimendua horrela egitea lortu dute. Eta zer lortu dute honekin?

-Pertsonei erakutsi diete bizitzeko modu natural eta errespetagarriak guztiz konpatibleak direla gaur egungo bizitzarekin.
-Ingurugirorako onurak handiak ekarri dituela ( C02 isurketa gutxitzea, kimikorik ez erabiltzea, biodibertsitatea handitzea, estetika hobeagoa )
-Maila ekonomikoan ere irabazkin handiak ekarrri ditu, honek udaletxeari urtero 200.000 euro baino gehiago aurreztea ekarri bait dio.
-Baina garrantzitsuena jende guztia, ideologi ezberdinekoak izanda ere, proeiktu batean elkarrekin elkar mokoka aritu gabe lan egitea lortu dute. Herria beren ingurunera errotzea lortu dute, bere ingurunea maitatzea, zaintzea eta errespetatzea.
Gauza handia da hori. Gainera proiektu berri eta interesgarriekin jarraitzen dute aurrera, sari garrantzitsuak jasotzen dituzten bitartean. Egia esan jende eta batez ere politikari askok pertsona eta udaletxe honen adibidea jarraitu behrako lukete.

Oso atsegina izan da beraiek ezagutzea eta garbi utzi dute nahia, ilusioa eta pasioa izanez gero nahi ditugun gauzak lortu ditzazkegula eta jende guztia norabide berdinean arraunean jarri.

Zorionak beraiei

Egoitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario