viernes, 26 de agosto de 2011

Aspaldiko partez martxan berriro


Kaixo Lagunak,

Beno, aspaldi ez nuela blog-ean ezer ipintzen. Denbora gutxi nuen eta burua erlaxatzeko beharra ere. Lanaz gain, ez pentsa, gauza ugari gertatu dira hemen inguruan. Kanpaldia oso ongi atera da. Talde jatorra, eguraldi ona, giro ona, etab... Eginon pasa dugun astea oso positibotzat baloratzen dugu. Hurrengo urterako ere idei berriak atera ditugu eta oso atsegina izan da jende berria ezagutzea eta lagun zaharrak berriro ikustea. Oporrak ere ederki joan dira. Suitzan egon gara, gure furgonetan median zehar ibiltzen. Paraje ederrak ikusi ditugu eta atseden asko ez badugu hartu ere indarberrituta etorri gara.
Aurten ere Euskal Eskola Makrobiotikoa martxan da eta aste honetan edo hurrengoan ikastaroen zerrendak aterako ditugu zuentzako bateonbat interesgarria izango delakoan. Formakuntza ikastaroekin bai 1. eta 2. mailarekin jarraitzen dugu, lehenengoa gainezka dugu eta 2. hortxe dabil, mugan, ea aurrera ateratzen den.
Beno, ongi izan eta ea hemendik aurrera gehiagotan egoten garen.
Besarkada bat

Egoitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario