domingo, 22 de noviembre de 2009

Gelditu, arnasa hartu, entzun eta sentitu

Zer erraza den gelditzea
baina zer zaila den geldirik egotea.

Zergatik kostatzen zaigu hainbeste geldirik egotea? Gelditzerakoan ( fisikoki behintzat ) beste gauza batzuk mugitzen hasten dira ( sentimenduak, kezkak... ), mugimenduak estaltzen dituen eta aurre egin nahi ez diegun gauza guztiak. Chi-kung-ak gure barruko energia lantzeaz aparte gure alderdi ahulena zein den azaltzen digu eta hau lantzen, indartzen eta beste bide batzuk lantzeko ateak zabaltzen dizkigu. Noski chi-kung-a ez dela bide bakarra, baina erabili dezakegun herramenta bat da.
Frogatu egunero egiten ditugun gauzen artean pausaldiak egiten. Gauza bat utzi eta beste batekin hasi aurretik hau egin; gelditu, arnasa hartu, entzun eta sentitu. Gure konzientzia lantzen hasteko modu on bat izan daiteke. Barazkiak mozten hasi aurretik gelditu, arnasa hartu, entzun eta sentitu. Sentitu azenarioaren freskotasuna zure eskua besarkatzen, hartu labana eta sentitu bere pisua, erlaxatu gorputza eta arnasketarekin batera azenarioa moztu. Zure pentsamenduak horretara bideratu, zure zentzumenak, begirada, taktoa, usaimena eta entzumena. Bukatzerakoan, labana utzi,gelditu, arnasa hartu, entzun eta sentitu. Eta hurrengo lanarekin jarraitu.
Kontzientzia egunero, momentu bakoitzean landu dezakegun gauza bat da. Konziente izateak zoriontasuna lortzeko eta bizitza askatasun osoz bizitzeko gakoa izan daiteke.

Gelditu, arnasa hartu, entzun eta sentitu.
Egoitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario