domingo, 22 de noviembre de 2009

Makrobiotikaren esentzia

Aspaldi buruan dudan kezka bat azaldu nahiko nuke. Geroz eta pertsona gehiago ezagutzen ditudan heinean makrobiotika hitzak 3 eragin ezberdin sortzen dituela konturatzen naiz. Eraginaren arabera 3 talde nagusi nabarmentzen ditut, bat, makrobiotika zerbait sektarioa, elikadura gogor bat edo eta gaixotasunarekin lotzen dutenak. Bi, makrobiotika askatasunezko eta garapen pertsonalerako herramenta bezala erabiltzen dutenak ( nahiz eta haragaia jan ! ) eta hiru, makrobiotika janarian zentratu dutenak eta hau absolutoa dela uste dutenak.Nolabait esateko 3. hauek dogmatizatuak izan direla esan genezake ( errespeto osoz noski ). Talde bakoitzeko pertsonak entzuten dituzunean, egia esan, denok gauza interesgarriak esaten dituzte, eta ulergarriak ere, hau da, zentzudunak. Noski, baldin eta makrobiotikaren esentzia ulertzen ez baduzu. "Makrobiotikoen" artean ere gaur egun oso modakoa da banaketak egitea, batzuk Kushirena zaren edo beste batzuk Oshawarena zaren galdetzen dizute. Puffff!!! erantzun zaila, ni nire buruaren jabe nintzela uste bait nuen. Baina beno, ezer absolutoa ez denez eta nik non-credo-a oso gogoko dudanez nire iritsia emango dizuet. Iritsi hau sei urtez praktikatzen eta ikasten egon eta gero atera ditudan ondorioetan oinarritua dago. Pertsona ezberdinekin izandako elkarrizketa luze eta sakonak eduki eta gero atera ditudan ondorioak. Badakit batzuek 20-30 urte praktikatzen daramatzatela esango didatela, baina beno, niretzat denbora gauza oso abstraktoa denez aurrera jarraituko dut. Puntu batzuk azaldu nahiko nituzke eta nire ustez makrobiotkaren esentzia zein den jendeari hurbiltzea. Honek ez du esan nahi nire ikuspegia makrobiotikaren esentzia totala dela, noski ezetz, nire ikuspuntua besterik ez da. Hona hemen niretzako ñabardura garrantzitsu batzuk:

1. Makrobiotikan ez dago eskola motarik edo korronterik. Makrobiotikak fundamentu teoriko-praktiko batzuk ditu eta bakoitzak bere errealitatera aplikatu eta egokitu behar ditu.
2.Makrobiotika askatasun eta garapen pertsonalerako tresna da.
3.Elikadura makrobiotikoa makrobiotikaren parte bat besterik ez da.
4.Makrobiotika ez du inor aske edo preso egiten jendeak egiten du makrobiotika aske edo preso.
5.Makrobiotika elkartzeko tresna da eta ez banantzekoa.

Hau buruan bueltako dudan kezkaren parte bat bakarrik da, baina argia ere ikusten dut. Aste honetan Xabier Burgaña ezagutzeko aukera izan nuen ( naiz eta ciber kontaktuz izan ). Berak eta beste lagun batzuk egindako lan bat erakutsi zidan eta kristn poza hartu nuen, bertan makrobiotikaren esentziren parte bat azaltzen bait zen ( nik ulertzen dudan moduan behintzat )www.macrobiotica.ning.com-en, esentzia horren ezaugari batzuk aurkitu ditzake; bateratzea, banatzea, errespetoa,konpartitzea eta trukatzea. Helbide hau bizitatzera gonbidatzen zaituzte eta bertan aportazioak egitera.
Zorionak beraz Xabier eta bere lagunei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario