lunes, 22 de marzo de 2010

Eskerrak

Beno, azkenean Varatojotarrak etxean izan genituen eta badirudi denak gustora geratu ginela. Talde handia baina jatorra bildu zen. Ni oso harro egon nintzen jendeaz. Ixilik, entzuten, galderak egiten eta zentratuta ( eta hau ez da erraza, benetan ). Gainera giro polita suertatu zela iruditzen zait. Ni, antolatzaile gisa oso gustora nago emaitzaz, hala ere, barktu guztioi eskeini behar nizuen denbora ez eskeintzeagatik baina, beno, ahal genuen guztia egin genuen. Ziur egon varatojo gurean berriz izango dela eta agian iraila urria aldera hemen izango dugu berriro, hauen inguruko ikastaroen berri blog honetan izango duzue.
Bestalde gu geu lanean segi behar dugu. Gure Euskal herri honetan izugarrizko potentziala dago eta etekina atera behar dugu. Gure partetik udako kanpaldia izango da gertukoen dugun erronka. Honen inguruko informazioa ere laster izango duzue blog honetan edo beste lekuetan.
Beno, besterik gabe laster arte eta mila esker.

Egoitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario