lunes, 22 de marzo de 2010

Makrobiotikaren edertasuna

Makrobiotika ederra da. Edera da zabala delako, anitza eta mugarik gabekoa. Mugak ez izatea garrantzitsua da, honek gure buruarekin eta beste pertsonekin hartu emanak izateko aukera ematen bait digu. Makrobiotika ederra da perfektoa ez delako, hutsuneak ditu bai, gu geu bezala, baina hau aldi berean aberatsa da. Aberatsa aldatzeko, egokitzeko eta hazteko aukera ematen digulako. Honetarako oso garrantzitsua da ezeren eta inoren inguruan dogmarik ez egitea. Beharrezkoa da Non Credo-a aplikatzea eta bakoitzak gauzak bizitzea eta bere errealitatera egokitzea.
Makrobiotika ederra da aske eta zoriontsu izaten laguntzen digulako. Baina ez ahaztu makrobiotika gu geu garela eta ez norbaitek idatzitako idei batzuk. Hauek makrobiotika ulertzen eta gure makrobiotika garatzen laguntzeko ideaiak dira, besterik ez, horregatik ez dugu hauen dogmarik egin behar, bakoitzaren makrobiotika desberdina delako. Irekiak eta malguak izan behar dugu eta beti prest egon behar gara aldaketarako naiz eta honek batzuetan gure oinarrizko ideiekin talka egin.
Niretzako hau da makrobiotika, hau eta askoz gehiago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario