domingo, 16 de octubre de 2011

Azkeneko Agurra

Atzo agurtu genuean Agurtzane azkenekoz. Egun polita izan zen. Emozioz biziturikoa. Tristura, barre algarak, malkoak, musua eta bersakadak, dena handik ona zebiltzan martxan. Goizetik abiatu ginen talde bat Udala auzotik Udalitzeko bidean Agurtzanek gustoko zuen leku batera. Hizketan, bakoitza bere erritmora goraino iritsi ginen denak izerdi franko botata. Hango bistak ederrak ziren. Anboto lagun eta babesle gunean eta ahuntz eta bele artean ekitaldia hasi zen. Jende asko zegoen, batzuk elkar ezagutzen ginen, beste batzuk ez ordea, baina berdin zioen. Agurtzane batzuen gintuen zubia zen eta denak bat egin genuean momentu ukingarri hori bizitzeko. batzuek abestiak, besteek poemak, irrintziak denetarik izan zen. Azkenean bere errautz parte bat lore petaloz atonduz lau haizetara zabaldu zituzten, beste errautz partea Agurtzanerentzat berezia zen txoko horretan geratu ziren betitrako gorosti baten azpian, hanga lekua guretzako ere berezi bihurtuz.
Ondoren bazkaria izan genueen. Lasai, hizketan eta beste batzuk abesten ere gure tripak lasaitu genituen. Inork ezin zuen Agurtzane burutik kendu, ez ahotik ere.
Arratsalde partean Aldai parkera joan zen. Goizekoa polita izan bazen hau ez zen gutxiagi izan, unkigarria izan zen, benetan. Lagunak eta familikoak ekitaldi polita prestatu zuten eta eskertzekoa da egin zuten ahalegin handia hain denbora txikian, Agurtzaneren mailakoa. Irudiak, musika, poesia, etab... Jende asko hurbildu zen eta hau Agurtzane izan zenaren seinale besterik ez zen. Han zeuden nola ez, bere anai-arrebak, hilobak eta ama, Rufina. Egun ederra pasa genuen, Agurtzane nahiko lukeen moduan. Niretzako, guztientzat bezala, gogorra izan zen, baina bestalde han arnasten zen maitasuna, adiskidetasuna eta humanitateak trago txarra hobe pasatzen lagundu zuen. Askotan nire buruari esaten diot: -Zergatik ez dira egun guztiak horrelakoak izango? Lehiarik gabe, elkartasunean eta momentu bakoitza halako pasioz eta emozioz bizitzen. Beste lezio bat eman digu gure pottolak. Hemendik aurrera hasiko dira momentu gogorrenak. Hemendik aurrera digeritzen hasi beharko dugu Agurtzane ez dugula gehio ikusiko, ez dugula ez bere deik edo e-mailik jasoko.
Orain onarpena eta bizitza - bizitzea besterik ez zaigu geratzen. Orain arte bezala, baina zerbait gehiago ikasita espero dut.
Niri dagokidanez Agurtzaneren bitartez jende on, humil eta jator asko ezagutzeko parada izan dut. Hemendik aurrera hauek lagun izatea eta lagun bezala tratatzea izango dut helburu, eman didaten oparia ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. Argi dudalako bizitza - bizitzeko dela eta izugarri gustoko dudala.

Besarkada eta musu handi bat denoi; Rufina, Irune, Javi, Maria, Joseba, Julia, Ane, Alberto, Ainhoa, Aurora eta beste guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario