sábado, 8 de diciembre de 2012

Gabonetako Sukaldaritza Ikastaroa

Kaixo Lagunak, Euskal Eskola Makrobiotikoa urtero bezala garai hauetan berriro ere datorkizue GABONETAKO SUKALDARITZA IKASTAROAREKIN. Beti bezala gabonetan erabiltzeko proposamen osasuntsu eta gustagarriekin gatorkizue. Ikastaroa zu zeu sukaldeatzeko, parte hartze aktiboa izateko eta errezetak dastatzeko diseinatuta dago. Prestatuko ditugun plater guztiak beganoak dira eta osagai ekologikoekin prestatuak. Asteartea, abenduak 18 an GABONETAKO BUFFETA prestatuko dugu. • Kardua eta betxamela saltsa curry erara prestatuta • Shitake risottoa piñoiekin • Seitan tenpuren brotxetak sate saltsarekin. • Pikilloko piperren pastela. • Kuiatxo pitxiak. • Itsasoko espagetiarekin egindako rabak • Endibia beteak pesto saltsarekin Asteazkena, abenduaren 19 an GABONETAKO AZKENBURUKO OSASUNTSUAK eginen ditugu: -Boniatoarekin egindako Panelletask -Tiramisua -Halva -Sagar flana -Udareak jengibre eraran itxausaltsarekin. -Gabonetako tarta Ordutegia: 18:00 – 21:00 Lekua: Berriozargo Naturaren Gelan ( iruñatik 3 km tara ) Prezioa: 75 euro klaseak, osagaiak, afaria, degustazioa eta %21 Beza barne Informazioa eta izen ematea euskaleskolamakrobiotikoa@gmail.com Telf: 676661552

No hay comentarios:

Publicar un comentario