jueves, 6 de enero de 2011

Zer eman diezaiguke Makrobiotikak

Hasteko galdera bat egingo dut. Eta guk zer eman diezaiokegu Makrobiotikari? Beti eskatzen ari gara, beti erantzunak kanpoaldean bilatzen ditugu baina gehienetan barruan daude. Makrobiotikaren esanahia bizitza luze edo handi bat denez zer egin dezaket hau lortzeko? Argi izan behar dugu nik bizitza handi bat lortzeko besteak ere irabazten atera behar direla, niri on egiten didanak besteei ere on egiten dielako. Beraz, lehenik eta behin hau izan behar dut ARGI:
-Lana egin behar dudala, esfortzatuz eta agian ezer egiten ez duenarekin etekinak banatuz.
Pasibitatea eta erosotasuna gaur egungo gaitzik okerrenetarikoak dira. Baina hau ez da inorentzat oztopo edo aitzaki bihurtu behar, hau da, honek ez duenez ezer egiten nik ere ez dut ezer egingo. Inor ez gaude gustora, baina noski, besteen erruagatik gertatzen da dena, gorroto dugu sistema kapitalista hau, politikariak, etab... baina zer, gero zer, garaia iristen denean indar guztia ahotik biraoka galdu dugula ematen du. Gauzak aldatzeko unea iristen denean gure txokora bueltatzen gara ditugun erosotasunak ez galtzeko, erosotasun sentsorialak besterik ez, materialak. Hauek une batez gozatzen laguntzen gaituzte, baina gero zer? Gero errealitatera bueltatzen gara eta gorrotoa, inbidia, estresa eta bestelako sentimenduak gure gorputzak berriro itotzen dituzte. Eta beno, bidean mundua aldatu dezakeen norbait edo aldatu daitekela uste duen norbait ikusten badugu, eta gainera esaten duenarekin koherentea dena bi gauza egiten dugu: bat, jainkotu ( penagarria dena ) gure salbazioa izango delakoan edo bi, lurperatu erotzat edo babaloretzat joaz ( gure karga berari botaz ).
Eta makrobiotikak zertan lagundu gaitzake egoera honi aurre egiteko. Ba, beno, formula magikorik ez digu emango, baina erabili ditzakegun idei batzuk bai baina, inoiz ahaztu gabe inor ez dela perfektoa:

-Osasuna, bere elikadurarekin gure gorputza sendo mantentzen lagunduko digu.
-Argitasun mentala, elikadura on batek kalitatezko odola, sentimendu eta pentsamenduak sortzen ditu eta gure ideia eta nahiak argi ikusten laguntzen digu.
-Esfortzua, gauza berriak ikastea eta ipurdia mugitzera bultzatuko gaitu, gure bizitza gure eskuetan utziz ( ai ama arduraaaaa!!!!!!).
-Naturarekin harremana, makrobiotikaren bizitza estiloak naturarekiko harremana eta elkar-ulertzeari garrantzi handia ematen dio eta gure ingurumenarekin eta sustraiekin lotura berreskuratzen lagunduko digu.
-Espiritualitatea, ez nuen nahi baina bai, aipatu beharra dago, baina ez ihes egin mesedez, ez naiz erlijioaz ari, espiritualak izan gaitezke erlijiotsuak izan gabe. Gutaz ari naiz, zutaz eta nitaz, berataz, hezurrezko eta haragizko makina hau mugitzeaz arduratzen denaz, makina zuzentzen duenaz, ohartu al zara hor dagoela?
-Direkzioa, orain aipatutako guztien batura gure bizitzari direkzioa emango dio edo behintzat lagunduko dio, bizitza eta honetan egin nahi duguna zer den argituz eta zoriontsunera iristiz.

Horregatik makrobiotika frogatzera gonbidatzen zaituztet. Noski lana dela, noski aldatu behar dela, noski zaila dela eta noski gauza batzuk galduko ditugula baina ez badugu aldatzen ez dugu inoiz jakingo zer irabazi dezakegun eta daukaguna ikusita, benetan, galtzeko askorik ez dugula uste dut. Bakoitza beretik hasten bada, benetan sinisten badu hau aldatuko dugula eta dena hobeto egongo garela, esfortzatu dadila, LORTUKO DUGU ETA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario