miércoles, 6 de abril de 2011

Gipuzkoa Zero Zabor

Gaur bideo eta informazio oso polit eta interesgarria iritsi zait, aspalditik ikusi dudan gauzarik makrobiotikoena. Jendea baturik, elkarrekin dantzan eta eta abesten, denontzako eta denongatik eta eskubide unibertsal bategatik, ingurumen osasuntsu bat denontzat. videoa:http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/

Gipuzkoa Zero Zabor proiektuak atez-ateko zabor bilketa erabiltzen eta bultzatzen ari da, Hernani eta Usurbil bezalako udalerriek dagoeneko zaborra biltzeko mudu hau erabili dute emaitza oso oso honekin. Proiektuak honako 3 helburu nagusi ditu:
1.Beharrezkoak ez diren produktuak ez sortzea.
2.Berreskuragarriak ez diren produktuak ez sortzea.
3.Berreskuratu daitekeena ez botatzea.
Honeraino dena oso polita baina beti bezala gure sasigobernu hauek, bai horiek, krisi garaian estutzeko eskatzen digutenak baina beraien soldata igotzen jarraitzen dutenak, iniziatiba hauen aurka agertzen dira eta errausketa inposatzen dute gaur egungo sistema ekonomiko suntsitzailea mantentzeko asmoz, herritarren erosotasuna eta osasuna batere axola gabe. Hemendik honelako iziziatibak babestera eta zuen herrietan bultzatzera animatzen zaituztet.

Informzio gehiago:www.gipuzkoazz.com

Besarkada bat

Egoitz

No hay comentarios:

Publicar un comentario