viernes, 3 de febrero de 2012

Entengabeko Mugimendua Bizitzaren Islada da


Atzo, beste berri txar bat eman zidaten, igandean beste lagun bat galdu genuen, gaztea hau ere. Urteetan gogor borrokatu zuen minbiziaren aurka baina azkenean joan behar izan du. Ez dut ukatuko berriak hotz utzi ninduela, hala izan bait zen.
Atsalde gauean,elurraren konpainian Marianekin topatu nintzen azken lekura joan nintzen, Plazaolako bidera. Eguna ilun zegoen, baina elurraren zuri kolore dizdiratsuak bazter guztiak argitzen zituen. Horirekin ( nire txakurrarekin ) paseoan nihoan, haritz, urritz eta gorosti tartean, elurra mara-mara ari zuen bitartean. Ixiltasuna eta lasaitasuna apartekoak ziren, hori da askok bilatzen duguna eta ze gertu ditugun. Dohainik den opari hau ikusi ere ez dugu egiten, hobe esanda, sentitu ere ez, baina zein ona den. Han elkartu ginen Marian eta ni azkenengo aldiz, udazkeneko hostoek apaindutako bide zaharrean. Biak berdinaren bila genbiltzan, lasaitasuna eta zuhaitzen konpainia. Han egon ginen ordu eta laurden inguru hizketan gure gaietaz. Beti bezala kementsu ikusi nuen, ilusioz. Egun horretan txirrindan zihoan, maila betlz batzuekin eta koloretako artilezko txano batekin. Orain atseden hartuko du, merezitakoa eta ziur paseoan ere ibiliko dela.
Hori atzo zen eta gaur goizean berriz ere abiatu naiz Plazolako bidetik nire kide Horirekin. Bidea izugarri polita zegoen, zuri-zuria eta zerua urdin-urdin. Gaurko eguzki izpi goxoak ez ziren nahikoak hotzetik babesteko, horregatik arropaz joasiak joan gara, burutik oinetaraino. Bidea hasi eta betiko moduan pentsamendu sorta etorri zaizkit burura. Naturak eskaintzan dizkigun imagin zoragarriak begiratzen ari nintzen bitartean bizitzaren adibiderik garbienetako bat ikusi dut. Pauso mantso eta luzeak ematen ari ginela, begirada jaso eta egunero pasatzen garen zati laua izotz bihurtua zegoen. Normalean putzuz beteta egoten da eta ura non nahi bere bidea jarraitzen, baina gaur ez, izotzezko maindire batez estalita zegoen dena. Zati horretan bizitza geldi zegoela zirudien. Gu bazterretik jarraitu dugu gure bidea, elur gainetik, maindirea ez zimurtzeko, hain polita eta perfektoa zen. Pauso batzuk aurrera egin eta maldan gora hastearekin maindirea bukatzen zen. Lekuak betiko itxura hartzen zuen, ura ( beste batzuetan baino gehiago noski ) goitik behera zetorren, beti bezala. Berdin dio uda, udaberri, negu edo udazken , ur gehiago edo gutxiago, baina beti bere bidetik dator, etengabe, gelditu gabe. Bizitza bezala, dena aldatzen ari da uneoro, dena mugitzen. Ura geldirik dagoenean izozten da, baina bizirik jarraitzen du, hau arriskutsua, oso labainkorra baita, aldiz, mugitzen denean egokitzeko gaitasun handia dauka, edonondik pasatzeko, edozerri aurre egitea bere bidea jarraituz. Pentsa ezazue ba zuen bizitzan. Beti aurrera dihoa, baina kontuz zuen bizitzetan lautada luzeegiak zeharkatzearekin, ze batzuen izoztu egiten gara eta naiz eta lautadan dena polita eta erosoa dirudien bizitzak aurrera jarraitu beharra du, urak bezala, bere bidea egin behar du, beraz hobe aurrera egiteko lekuak bilatzea, ez gelditzeko.
Bai, egia da hau egitea zailena dela, eta ez dela erosoena, baina egin beharrekoa da. Atzo beste esaldi on bat bota zidaten -"Egoitz, bizitzan gertazen den guztia, mina, gaixotasuna, etab... bizitzari heltzeko da eta heriotzetik ihes egiteko, beraz, gertatzen zaizunari so egin, entzun iezaiozu eta aldatu beharrekoa aldatu, bizitza jarraitzeko edo bizirik jarraitzeko"-. Makrobiotikan beti diogu bizitzan dagoen konstante bakarra aldaketa dela. Aldaketak egiteko modu asko daude, momentu asko, mila arrazoi ezberdin, aldaketak egiteko garaia zein den jakiteko gure gorputzari entzutea besterik ez dugu. Berak esaten digu zerbait ongi edo gaizki badago, baina horretarako entzun egin behar zaio. Normalean gorputzari eskatzen eta agintzen ari gara, baina batzuetan entzun behar diogu, entzun.
Entzun al duzue?
Besarkada bat

Egoitz

1 comentario:

  1. Well, what do you know...HERRICO knows ARTHUR DENT.
    And ARTHUR DENT knows SUMAR SUMANDO .
    And they all know the ZETAS 99- TEXAS with KARL ROVE!
    And wouldn't you know it, it's a bunch of CHENES with DICCE CHENEY and ASOCHERR who are with ASETOR- ELSA EATOR and they all " do" OSIRIS with IRENE.
    LA.
    IRA.
    HEPOPADU !
    DANADELAR got a HEDOGI and now here comes that subject of JECTOD .
    GORKED to TEDSEA, it's all about the MUTTRAZE with FRAPPERS and MUSSEC with the QUEEN.
    And now that FERSOMER got all tje explosives imaginable with all the APPYR
    " PROFFETTS"!
    And they're all with HARRY REID, LEO the LION and HARPSICHORDS.
    COMIA to COMSTUL.

    ResponderEliminar